XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITSASU

Sortze

- Zone Artisanale deitu tokian eta hor bizi diren jende batzuetan sortze bat izan da joanden azaroaren 23an.

Neska ttipi bat da Samalia deitu dutena. Hau da Jerome HERTER eta Pakita URGAGOIWCAren lehen haurra.

- Bigarren sortze bat ere izan dugu herrian abendo hunen lehenean. Hau muttiko bat da Christian Aguerre eta Maialen Etchemendiren lehen haurra eta Ellande deitu dutena.

Zorionak haur sortu berrieri eta goresmenak burasoeri.

Tenizeko lur zelaia

Arras bukatua da gure herriko Tenizeko leku berria.

Beraz joko hortan ari nahiko duenak beharko du gakoa galdatu Herriko Etxean, hau idekia den tenoretan eta bestenaz St Pierre ostatu eta magasinean.

Herritarrentzat urririk da eta herriz kanpotiarrentzat 30 libera orena. Beraz kirol toki bat gehiago izanen dugu herritarrek eta bertze nahi duten guziek.